XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

7. Merkatal zenbakien saldoa kalkulatzen da.

Honetarako, zenbaki zordunen eta hartzekodunen kendura kalkulatzen da.

Zor-zutabearen batura Hartzeko-zutabearena baino handiagoa bada, saldoa zorduna dela esaten da; alderantziz gertatzen bada hartzekoduna dela esango da.

Gero, saldo hori saldoak duen zeinuaren kontrako zutabean idatziko dugu.

8. Merkatal zenbakien kalkuluan errorerik ez dela izan frogatzeko, zenbakien zutabeak batu egiten dira eta baturek berdinak izan behar dute.

9. Interesen kalkulua egiten da.

Dakigunez, zenbakien saldoa zatitzaile finkoaz zatitzen da.

Honela, kalkulatutako interesak kapitalen Zor aldean ala Hartzeko aldean idazten dira, zenbakien saldoa zorduna ala hartzekoduna izatearen arabera.

10. Lortutako interesak eta kapitalaren saldoa batu ala kentzen da, zeinua berdina ala desberdina denaren arabera noski.

11. Bukatzeko, kapital-saldoa kontu berrian idazten da.

Saldoak hasierako Z bat baldin badu kontrako zutabean idatziko dugu, eta, H bat baldin badu, alderantziz egingo dugu.

Honez gero, Zor- eta Hartzeko-zutabeak batu egiten dira, eta, kalkulu guztiak ondo egin direla segurtasuna edukitzeko, batuketa horiek berdinak izan behar dute.

Egun-kopuruaren kalkulurako modu eskematikoa.

Esan dugunez, kapital bakoitzaren egun-kopurua kalkulatzeko kapital baten mugaeguna eta urrungo kapitalaren mugaegunaren arteko kenketa egiten da.

Hala ere, ondoan dihoakizun eskemaz baliatzen bazara errezago egingo zaizu kalkulu hori: egun / mugaeguna / ixte-eguna.